Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Hiri-lantegiak eta kaleko musika Ibaiertzean jaialdiaren bigarren edizioaren ardatz, ostiral eta larunbat arratsaldez, Etxabakoitz auzoan

Hiri-lantegiak eta kaleko musika Ibaiertzean jaialdiaren bigarren edizioaren ardatz, ostiral eta larunbat arratsaldez, Etxabakoitz auzoan

Doako lantegiak eta kontzertuak programatu dira Herri Parkean, Urdanoz multzoko 7aren aparkaleku ondoko orubean, non esku-hartze artistikoa egin baita

Ostiral eta larunbat honetan, Etxabakoitz auzoan izango da Ibaiertzean jaialdiaren bigarren edizioa, eta bi egunez, atari zabalean, musika, kalea, kultura eta komunitatea izango dira nagusi. Kontzertuak eta lantegiak Herri Parkean izango dira, Urdanoz multzoko 7 zenbakiko aparkaleku ondoko orubean. Iruñeko Udalak antolatzen du jaialdia, Iruñea NOLA? elkartearen eta Etxabakoitz auzoaren laguntzaz.

Ibaiertzean jaialdiaren bitartez lantzen dira musikak eskaintzen dituen aukerak komunitatea sortzen duen gizarte-ekintza hezitzaile gisa. Horregatik kontzertuak daude jaialdiaren agendaren barruan, baina ez bakarrik: lantegiak egiten dira eskola eta zentro komunitarioetan. eta esku-hartze artistikoak, espazio publikoan. Ibaiertzeaneko jarduerek komunitate-loturak eratzea dute xede nagusi, jarduerak non gauzatu eta auzo horietan, non gizarte-konposizioa oso anitza baita. Auzoetan bizirik dauden tradizio askotarikoak ezagutzea eta musika erreferente garaikideak bilatzea; horra jaialdiaren printzipio gidarietako bat.

Hezkuntza eta Kulturako zinegotzi ordezkari Maider Belokik, eta Iruñea Nola? elkartearen ordezkari Jennifer Chocarrok eta Luis Soldevillak aurkeztu dute antolatutako programazioa eta auzoan egindako esku-hartze artistikoa. Aurten, jaialdirako proposatu diren jarduera kultural eta artistikoez gain, Udalak Radio Patio Irratia programa abiatu du, beste auzo bat (une honetan Txantrea) eta beste biztanle-sektore bat ere, alegia, eskola-komunitatea, engaiatzeko (Radio Patio Irratia García Galdeano IPan gauzatzen ari da).

Ibaiertzeanen lehenengo edizioa Sanduzelai auzoan ospatu zen, Arga ibaiaren pasealekuan, Nafarroako etorbideko zubiaren azpian, 2017ko maiatzaren 15etik 20ra, musika-emanaldi, lantegi, zinema eta hitzaldiekin.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 15ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI