Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Quantic-ek erritmo tropikalez beteriko kontzertua emanen du Compañía plazan, sanferminetan, Europan barna egiten ari den biran barna

Quantic-ek erritmo tropikalez beteriko kontzertua emanen du Compañía plazan, sanferminetan, Europan barna egiten ari den biran barna

Radio 3ko kolaboratzaile Jesus Bombín DJak musika-saio bat emanen du 20:00etan

Europan barna egiten ari den biran, estatuan Madrilen eta Iruñean bakarrik geratuko da Quantic. Izen horren atzean Will Holland ekoizle britaniarra dago, haren bandak lagunduta sanferminetara iritsiko zaiguna erritmo tropikal markatuzko kontzertua eskaintzeko prest. Emanaldia, ohi bezala, 23:45ean hasiko da, Compañia plazan.

Quantic bera, bere bizitza eta musika esaldi bakar batean laburbildu daitezke: "ospe handiko funk eta soul ekoizle britaniarrak bidaia egin du Kolonbiara, bertan geratzea erabaki eta cumbia hankaz-goratu du". Hori izan liteke Will Holland ekoizle, musikari eta DJ polifazetikoaren ibilbidea. Hamarkada honetan hamar bat album kaleratu ditu, edo hogei bat, aintzat hartzen baditugu Ondatrópica eta Los Míticos del Ritmo taldeekin egindako lanak, edo bere bilduma hautatuak.

Sanferminetan Nidia Góngora "Curao" abeslariarekin batera aurkeztuko du bere azken lana, Cumbia sobre el Mar, eta arrainak airean nola, halaxe sentiaraziko ditu ikusleak. Ekoizpen musikal abenturazaleak eta askotariko soinuak dantzaleku moderno baten estetikarekin uztartzeko trebetasuna, horra Holland ezagutzera eman duten bereizgarriak. Orain, gibelean hamasei album eta bilduma batzuk dituen honetan, eta Ana Tijoux, Jorge Drexler, Alice Russell, Spanky Wilson, Shinehead, Anibal Velasquez, U-Roy eta beste askorekin elkarlanean aritu eta gero, proiektu horien guztien errepasoa eginen du, betiere dantzalekua jomugatik galdu gabe, eta hura beste maila batera eramanez. Labur esanda, erritmo tropikalez, baxu-lerro indartsuez eta inspiratzen duen musikaz beteriko gau-emanaldia ekarriko digu.

Lehenago, 20:00etan, musika-saio bat izanen da Jesús Bombín DJaren eskutik. Radio 3ko Sonideros eta Hoy empieza todo irratsaioetan kolaboratzailea da, eta 60ko hamarkadako musika italiar, frantziar eta espainiarrari buruzko magazina estreinatu berri du Madrilgo Udaleko m21radio.es-en. Bombínek bi hamarkada eman ditu Madrilgo hainbat klubetako kabinetan, eta maleta eklektikoarekin ekitaldi hauetan ibili da, besteak beste: Donostiako Jazzaldia, Antzerkiaren Max Sariak, Musika Independentearen Sariak, Casa de América, Nazioarteko Unibertsitatea, La Mar de Músicas jaialdia, Helsinkiko Elefant Funk jaialdia eta Erroma zein Milango Micca Club.

Iruñean, 2018ko uztailaren 11n

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo