Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. 2018ko sanferminei buruz sortutako 228.000 txioek 3.000 milioi inpaktu potentzial eragin dituzte Twitterren

2018ko sanferminei buruz sortutako 228.000 txioek 3.000 milioi inpaktu potentzial eragin dituzte Twitterren

600.000 edalontzi berrerabilgarri baino gehiago banatu dira orain arte, eta horrekin ekidin da erabili eta botatzeko 2 milioi edalontzi baino gehiago erabiltzea

Babes Zibileko Tokiko Batzarrak festek sare sozialetan izaten ari diren inpaktuaren berri izan du gaur goizean. Twitterren, 2018ko sanferminei buruz orain arte sortutako 228.104 txioek 3.000 milioi inpaktu potentzial baino gehiago eragin dituzte. Gainera, txio horien % 14tan irudi edo bideoak ageri dira, festa bera eta argitaratzen dituztenen bizipenak deskribatzen.

Twitterreko argitalpenetako hizkuntza erabiliena gaztelania da (197.868 txio), bigarrena, ingelesa (11.374 txio), eta hirugarrena, euskara (6.327 txio). Gehien erabili diren hitzak "Entzierroa" eta "Iruña" izan dira, 35.000 eta 15.000 alditan baino gehiagotan, hurrenez hurren. Traolei dagokienez, festari eta hiriari erreferentzia egiten diotenak dira nagusi (#sanfermines2018, #Pamplona, #sanfermin2018, #SanFermin, #sf18), bai eta eraso sexistei buruzko udal kanpainen ingurukoak ere (#SanferminesSinViolencia, #Noesno). Twitterreko @SFerminOficial kontuak 1.300 jarraitzaile baino gehiago ditu, duela bi hilabete baino % 50 gehiago.

"Sanfermin ofizialak" Facebooken ere badu lekua. Orriak 16.580 jarraitzaile ditu "Atsegin dut" sakatu dutenak argitalpenak partekatu eta bistaratzeko. Zifra hori lau bider handitu da duela bi hilabetekoarekin alderatuta. Bestalde, sanferminoficial.com webguneak ere lau bider handitu ditu erabiltzaileen kopurua festak hasi zirenetik, eta ia 17.000 erabiltzaile berri ditu (16.948) uztailaren 5etik 9ra bitarte. Iaz, aldiz, 3.787 izan zituen. Guztira 22.874 saio abiarazi dira, hau da, lau bider handitu da kopurua (2017an 5.721 izan ziren).

Iruñean, 2018ko uztailaren 11n

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo