Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Euskarazko hitzaldi batek izaten diren gatazka motak landuko ditu astelehenean, eta horiei erantzun egokia emateko baliabideek irakatsiko

Euskarazko hitzaldi batek izaten diren gatazka motak landuko ditu astelehenean, eta horiei erantzun egokia emateko baliabideek irakatsiko

Sarrera librea da, gonbidapenak aurretik hartuta, eta saioan azpimarratu nahi den ideia da gatazkak hazteko aukera izan daitezkeela

Juslarrocha Civivoxean izango da, heldu den astelehenean, azaroak 12, udazken honetan gatazkak kudeatzeko teknikei buruz antolatu den ziklo berriaren hirugarren hitzaldia. Psikologian lizentziadun eta psikoterapeuta Unax Floresek emango du Gatazkak kudeatzeko teknikak izenburuko saioa, euskaraz. Hitzaldia 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea da, aurretik gonbidapena hartuta.

Topaketa horretan hizlariak azalduko du zer ulertzen den gatazkatzat, eta dauden gatazka mota eta maila ezberdinei buruz mintzatuko da. Egoera horiek probetxugarriak eta positiboak izan daitezkeela ere proposatuko du. Azkenik, erantzun egokia emateko jarraibideak emango ditu, eta baliabideak azalduko.

Lau hitzaldiz osatutako ziklo honen bidez ezagutarazten ari da zein diren gatazken jatorriak eta zertarako balio duten, eta gatazkak iragartzen dituzten zenbait seinale nabarmenduko dira, ahalik eta lasterren esku hartu eta behar bezala kudeatze aldera. Azken saioa Juslarrocha Civivoxean izango da ere, azaroaren 26an, Víctima y verdugo. El conflicto insano (Biktima eta borreroa. Gatazka kaltegarria) izenburupean.

Gatazkak kudeatzeko teknikak

  • Azaroak 12, astelehena. 19:30. Juslarrocha Civivoxa
    • Gatazkak kudeatzeko teknikak
    • Sarrera librea, aldez aurretik gonbidapena hartuta
  • Azaroak 26, astelehena. 19:30. Juslarrocha Civivoxa
    • Víctima y verdugo. El conflicto insano
    • Sarrera librea, aldez aurretik gonbidapena hartuta. Entzumen urriko pertsonentzat egokitua.

Iruñean, 2018ko azaroaren 9an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo