Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Lehen hiruhileko honetan, Ahalduntze eta Partaidetzako Udal Eskolak (APUE) norberaren, taldearen eta komunitatearen ahalduntzea indartzeko hamahiru ik

Lehen hiruhileko honetan, Ahalduntze eta Partaidetzako Udal Eskolak (APUE) norberaren, taldearen eta komunitatearen ahalduntzea indartzeko hamahiru ik

Urteko lehen hiru hilabeteetarako, hiru topaketa antolatu dira, eta bertan partaidetza, demokrazia feminista eta teknopolitikari buruz arituko dira

Ahalduntze eta Partaidetzako Udal Eskolak (APUE) 2019ko ikasturtea ireki du urtarril-martxoko hiruhilekorako hamahiru ikastaro eskainiz, elkarteei, kolektiboei eta herritar aktiboei zuzenduta. Herritarren partaidetza eta ahalduntzea izango dira prestakuntza-gaiak, bai gazteleraz bai euskaraz, 3 ordu eta 57,5 ordu bitarteko ikastaroetan. Programazioak Go Deep, bideratze grafikoa eta ekonomia feminista ardatz dituzten ikastaro berriak dauzka, baita adimen emozionalari eta norberaren irudiari buruz berriro ematen den prestakuntza ere.

Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko zinegotzi ordezkari Mikel Armendárizek eta Alorreko zuzendari Antso Fernándezek aurkeztu dute APUEk 2019ko lehen hiruhileko honetarako duen eskaintza. Ikastaroez gain, Ahalduntze eta Partaidetzako Udal Eskolak hiru hitzaldi-topaketa programatu ditu hiruhileko honetarako; sarrera librea izango da eta, hizlari aipagarriak bideratuta, partaidetza, demokrazia feminista eta teknopolitikaren inguruko alderdiak aztertuko dira.

Ikastaroetan izena emateko epea irekita dago jada. Izena emateko fitxa bat bete behar da egin nahi den ikastaro bakoitzeko, aurrez aurre, Zentro Elkarlaneko gunean (Kale Nagusia 2, 2. sol.), astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara; edo online, fitxa emep@pamplona.es helbidera bidaliz. Fitxa http://participa.pamplona.es webgunean deskargatu daiteke. Informazio gehiago nahi dutenentzat 948 420 266 telefonoa ere jarri da erabilgarri. Ikastaro bakoitzean behin-behinekoz izena emateko epea amaituta, eskatzaile guztiei jakinaraziko zaie onartuak izan diren edo ez. Orduan lekua dutenek izen-ematea berretsi beharko dute.

Eskainitako ikastaroak

Ikastaroen eskaintza hiru multzo hauetan banatzen da: norbera ahalduntzeko prestakuntza, taldeak edo erakundeak ahalduntzekoa eta gizartea zein komunitatea ahalduntzekoa. Norbera ahalduntzeko edukietarako, lau ikastaro programatu dira, 12 eta 16 prestakuntza-ordu bitartekoak, honako hauek hizpide hartuta:: komunikazio positiboa, adimen emozionaletik abiatuta harremanak eraikitzea, norberaren irudiaren bidez ahalduntzea eta mintza gaitezen gure solasteko moduaz.

Taldeak edo erakundeak ahalduntzeko, bost ikastaro aurreikusten dira, 3-12 ordu bitarteko prestakuntzaz bakoitzeko, kolektiboei eguneroko funtzionamendurako tresnak emateko eta administrazioekiko edo horien boluntarioekiko harremanak bideratzen laguntzeko xedez. Interesdunek honakoetan eman ahal dute izena: Prozesu kolektiboen bideratze grafiko eta estrategikoa, Zure elkarteko giza baliabideak: boluntarioak eta langileak, Elkartearen egunez egunekoa: entitatea nola kudeatu egunez egun, Elkarteen finantzaketa: diru-laguntzak ikastaroetan, eta Ideiatik ekimenera. Proiektuen ideaziorako eta martxan jartzeko tresnak -azken hau euskaraz-.

Gizartea zein komunitatea ahalduntzeko multzoak 87,5 prestakuntza-ordu dauzka, berri-berriak diren 4 ikastarotan banaturik, ,aurreko edizioetan ez baitzeuden. Go Deep. Zer joko ematen duen gizarte-berrikuntzak! eta Pornografia, intimitatea, teknologia digitalak eta gazteak ikastaroak eta ekonomia feministari buruzko euskarazko ikastaroa emango dira. Atal honetan, berritasun nagusia Feminismoen eskola IIren estreinaldia izango da; lehen mailako hamabi edizioen ondoren, feminismoen ikuspegitik lanerako esparru berriak eta azterketarako tresna berriak ematea du helburu.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 9an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo